2008an sorturiko etxeaSince 2008

Bienvenue a La Personnalité

Interneterako komunikazio estrategiak eta proiektuak diseinatzen dituen estudio bat gara. Jatorrak, dotoreak eta medio honetan zer ez egin jakiteko moduko eskarmentuarekin.

Hausnarketak

orain: teaser from debolex films on Vimeo.

Bai, dagoeneko esan dute LoveOf74-k ta baita Miguel García berak ere beraien blogetan. Ta guk ere argi eta ozen esango dugu Orain bezalako lan eder eta mardulak nahi ditugula geure telebistan. Arrazoi asko daude tarteko. Horien arten bat edo beste eman genitzake:

  • Bide horretatik joateak gure bertako eskena aberats eta anitza azaleratzen laguntzen duelako.
  • Artea, musika, diseinua, sormena eta orokorrean herri txiki honetan zerbait egiten duen orori tartea ematen diolako bere ikuspegi eta ihardueraren berri emateko.
  • Esfortzu pixka batekin ingelesa bezalako hizkuntza batetara itzuli ezkero azpititulu bidez kanpoan hemengo berri jakiteko formatu egokia bilakatu litekeelako.
  • Aurrekontu izugarriren beharrik ez dela behar erakusten duelako edukin duin eta gertukoa egiteko.
  • Dagoeneko denbora oso urrian bideo sorta galanta prestatu dutelako. Formatu arina eta atsegina suertatzen da.
  • Online ere txukun mugitzen den formatua delako. Badugu beste antzeko adibide garbi bat: Nickdutnik. Factoría Crossmedia-ko lagunak ere bikain ari dira, Orain-ekin Debolex ari den bezala.

Beste behin Debolex egiten ari den lan polit hau eskertzeko aprobetxatuko dugu. Bejondeizuela eta segi ezazue horrela.

Era berean eskaera argia egiten diogu ETB-ri: segi aurrera Orain proiektuarekin. Gaur, hemen eta Orain.

Iruzkinak (3)

Egia da. Ez du gogo handirik ematen, ezta? Ez duzu zure eguneroko bizitzan tarterik ikusten HTML5-a probatzen hasteko. Asko hitz egiten ari da honi buruz, CSS3-a eta hainbeste “molatzen” duen eta web diseinuaren guay-enek Ipad-arentzako aplikazioak egitean hainbeste erabiltzen duten Canvas-arekin batera. Badakizu egin behar duzula, abiadura izugarrian garatzen ari delako dena. Neure buruari esan diot:

Zelan orain arte gure markagailuetan jasotako loturak jaso, konpartitu eta ez bakarrik CSS3a, HTML5a ere probatzera behartzen badiogu geure buruari…

Ziurrenik zuetako askok lotura hauek jasoak izango dituzue nonbait. Eguneroko kontsultarako direnak aukeratu eta horiek gordetzeko balio dit niri. Zuentzat ere baliogarria izatea espero dut. :)

Segi irakurtzen Lehen pausuak HTML5-arekin

Iruzkinak (4)

Askotan sentsazio berarekin gelditzen gara. Zenbait garatzaileek hemen “pixelak margotzeko” edo “gauzak dotore jartzeko” gaudela pentsatzen dutela. Ez da oso bidezkoa, egia esan. Pixelak margotze hau estrategia oso baten zati da eta estrategia horrek edozein web aplikazioak duen marka indartsu, ezagungarri eta positiboaren beharrean du oinarri.

Gero eta lehiakortasuna handiagoa duen merkatu batean (eta hala ez balitz, berdin), ideia on batekin ez da nahikoa. Modu borobil batean burutu behar da. Eta markaren eraikuntza sendoa eta garapen egokia burutze borobil horren parte da ERE. Erabiltzaileak aplikazioaren inguruan denari, pentsatzen duenari eta sentitzen duenari egiten dio deia. “Funtzionatzen du” soiletik urrutiago doa. Benetan diotsuet, zerbaitekin gelditzeko irizpide esanguratsuenetakoa da hori. Pisukidea aukeratzean bezala, ez da nahikoa “oh, bizirik dago” edo “oh, arnasa hartzen du” batekin.

Think Vitamin web gunean topatu dudan bideo honetan (FOWA London-etik hartua), Virgin-eko (ex-Virgin?) Alex Hunter-ek luze hitz egiten du gaiaren inguruan. Ea honela ez diguten hain mesfidati begiratzen… ;)

Branding and Marketing Essentials for Your Web App by Alex Hunter from Carsonified on Vimeo.

Iruzkinak (1)

Photonnalité

Noizbehinka gure ingurua argazkitan erakustea ere gustoko izaten dugulako...

  • Open Data Euskadi: Identidad gráfica
  • Open Data Euskadi: Home
  • Open Data Euskadi: About
  • Open Data Euskadi: Ficha estadística
  • Open Data Euskadi: Catálogo de datos
  • Urkotronik: about

Flickr, gure argazkien txokoa.

Mentonnalité

Gure eguneroko ibilbidean sarean topatzen ditugun lotura interesgarriak ikusgai dituzu:

Mento da gure bookmarkin sozialeko tresna.