Kaixo mundua!
Ana, 2009/07/20
Atal honetan Goiok eta biok uste, pentsatu eta egiten dugunari buruz hitz egin eta solastuko gara zuekin. Zaila da horrelako zerbaiten lehenengo posta idaztea, eta era berean, zirrara berezi bat sentiarazten dit.
Urtebete baino gehiago eman dugu web gune hau prestatzen. Baina egia esan, “azken ikutuak” ematen pasa ditugu azkenenko hilabeteak. Beti daukagu (bezeroentzat lan egiten dugunean ere, halakoxeko autokritikoak gara gu) nahikoa ez denaren susmoa, ez duela guztiz esan nahi duguna islatzen.
Baina “aski da!” esateko eguna heldu da. Espirala arriskutsua delako. Eta bazen garaia, Twitter, Facebook eta beste hainbat aplikazioez gain, etxetxo bat edukitzeko.
Uda den arren, fresko gaude hemen. Eta neguan, zin dagizuegu tximinia piztuko dugula.
Jar zaitezte eroso, piztu zuen pipak. La Personnalité-n zaudete.
6 iruzkin
↓ Iruzkina idatzi
Comment
Comment
Comment
Comment
Comment
Comment
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. — Aipurako URLa
Iruzkina idatzi