Sareko tipografien hurrengo hurratsak
Goio, 2009/07/22
La Personnalité-ren webgune honekin abaitzen garen honetan webguneetan ikusten ditugun tipografiei buruz hitzen bat utzi nahi nuke une hau horrekin gogoratzeko.
@font-face dagoeneko abian
Orain artean, sIFR, Cufón (azkenaldian) eta antzeko hainbat sistema erabili izan ditugu sistema eragilean ez genituen tipografiak erabiltzeko. Denak era bere konplexutasun puntutxoa izan ohi dute eta bug ugari aurki genitzake zenbait kasutan.
Baina orain CSS3-ko @font-face propietatea erabiltzen hasi dira zenbait diseinatzaile eta aukera berriak ireki zaizkigu. Craig Mood eta Nice Web Type-ko jendea adibide on bat dira gai honetan. Firefox 3.5-ek bederen hau ahalbidetzen du. Ate interesgarria ireki da berriz, izan ere aurrez saiakera asko egin izan bait dira.
Eta adibide gisa, Nice Web Type-koek Museo eta Graublau tipografiekin eginiko frogak interesgarri iruditzen zaizkit. Ikus itzazue, merezi du eta.
Zerbait gehiago une honetan @font-face-ren inguruan?
Ekimen hainbat sortu dira @font-face-k eskaintzen dituen aukerekin:
- Typekit: tipografiak zuzenean saretik erabiltzeko sistema.
- @font-face jasan ez dezaketen nabigatzaileek (orain bitartekoek), ohizko diren sistemako tipografiak erakutsiko dituzte zure font stack-ean definitu duzun eran.
- Sistema hau egin da ezagunena baina badira beste batzu garapenean daudenak: Typotheque, Fontdeck (Clearleft-ek sortua), Kernest, etab.
- Beraiek ostatatuko dituzte tipografiak. Tipografia fundizio onenetarikoekin dabiltza elkarlanean dena legalki egin ahal izateko.
- Sistema prestatzen ari dira oraingoz eta beraien blog edo Twitter kontuaren bidez jarraitu ditzakezue proeiktuaren nondik norakoak.
- Open Font Library: doakoak izan eta @font-face onartzen duten tipografien biltegi bat.
- Saretik tipografia zuzenean erabili dezakezu @font-face erabiliaz edo .otf (Open Type) formatuan jaitsi. Aurrekoaren aldean, hemen dena doan.
- Lizentzia Open Font License deiturikoa darabilte.
- Tipografiak jeitsi, partekatu edota DJ Tipografiko baten antzera haien artean nahasi ditzakezu. Interesgarria ezta?
- Tipografia gutxi daude oraingoz, baina sistema egokia dirudi.
- Webfonts: lizentziak, formatuak, historia, eta berriak web tipografien inguruan.
- Gure zerbitzarian kokatu genitzake tipografia komertzialak? Edonorentzat eskuragarri? Zer diote tipografien egileek? Galdera asko panorama berri honetan. Erantzun egokiak bilatzeko gune hau oso egokia da.
- @font-face arazo gabe erabiltzeko prest dauden tipografiak. (ikusi zenbat lizentzia mota ezberdin dauden)
- Sistema hau erailtzea ahalbidetzen duten fundizio tipografikoak.
- @font-face eta nabigatzaileek zein neurritan onartzen duten
- Adibideak
- etab.
Joango gara gai hauen inguruko elkarrizketan murgiltzen.
Ongi etorriak gure gunera. On egin!
5 iruzkin
↓ Iruzkina idatzi
Pingback-a
Comment
Comment
Comment
Comment
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. — Aipurako URLa
Iruzkina idatzi