Marka zaintzearen beharraz
Ana, 2009/10/12
Askotan sentsazio berarekin gelditzen gara. Zenbait garatzaileek hemen “pixelak margotzeko” edo “gauzak dotore jartzeko” gaudela pentsatzen dutela. Ez da oso bidezkoa, egia esan. Pixelak margotze hau estrategia oso baten zati da eta estrategia horrek edozein web aplikazioak duen marka indartsu, ezagungarri eta positiboaren beharrean du oinarri.
Gero eta lehiakortasuna handiagoa duen merkatu batean (eta hala ez balitz, berdin), ideia on batekin ez da nahikoa. Modu borobil batean burutu behar da. Eta markaren eraikuntza sendoa eta garapen egokia burutze borobil horren parte da ERE. Erabiltzaileak aplikazioaren inguruan denari, pentsatzen duenari eta sentitzen duenari egiten dio deia. “Funtzionatzen du” soiletik urrutiago doa. Benetan diotsuet, zerbaitekin gelditzeko irizpide esanguratsuenetakoa da hori. Pisukidea aukeratzean bezala, ez da nahikoa “oh, bizirik dago” edo “oh, arnasa hartzen du” batekin.
Think Vitamin web gunean topatu dudan bideo honetan (FOWA London-etik hartua), Virgin-eko (ex-Virgin?) Alex Hunter-ek luze hitz egiten du gaiaren inguruan. Ea honela ez diguten hain mesfidati begiratzen…
Branding and Marketing Essentials for Your Web App by Alex Hunter from Carsonified on Vimeo.
Iruzkin 1
↓ Iruzkina idatzi
Comment
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. — Aipurako URLa
Iruzkina idatzi