Eskaera EiTB-ri: gaur, hemen eta Orain
Goio, 2010/05/11
orain: teaser from debolex films on Vimeo.
Bai, dagoeneko esan dute LoveOf74-k ta baita Miguel García berak ere beraien blogetan. Ta guk ere argi eta ozen esango dugu Orain bezalako lan eder eta mardulak nahi ditugula geure telebistan. Arrazoi asko daude tarteko. Horien arten bat edo beste eman genitzake:
- Bide horretatik joateak gure bertako eskena aberats eta anitza azaleratzen laguntzen duelako.
- Artea, musika, diseinua, sormena eta orokorrean herri txiki honetan zerbait egiten duen orori tartea ematen diolako bere ikuspegi eta ihardueraren berri emateko.
- Esfortzu pixka batekin ingelesa bezalako hizkuntza batetara itzuli ezkero azpititulu bidez kanpoan hemengo berri jakiteko formatu egokia bilakatu litekeelako.
- Aurrekontu izugarriren beharrik ez dela behar erakusten duelako edukin duin eta gertukoa egiteko.
- Dagoeneko denbora oso urrian bideo sorta galanta prestatu dutelako. Formatu arina eta atsegina suertatzen da.
- Online ere txukun mugitzen den formatua delako. Badugu beste antzeko adibide garbi bat: Nickdutnik. Factoría Crossmedia-ko lagunak ere bikain ari dira, Orain-ekin Debolex ari den bezala.
Beste behin Debolex egiten ari den lan polit hau eskertzeko aprobetxatuko dugu. Bejondeizuela eta segi ezazue horrela.
Era berean eskaera argia egiten diogu ETB-ri: segi aurrera Orain proiektuarekin. Gaur, hemen eta Orain.
3 iruzkin
↓ Iruzkina idatzi
Comment
Comment
Pingback-a
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. — Aipurako URLa
Iruzkina idatzi