Zer egiten dugu?
Ahal duguna egiten dugula esan genezake. Baina gainera, zorte handia dugu, gustoko duguna egiten dugulako: gure proiektuei “personnalité” deitzen duguna ematen diegulako. Eta zer da “personnalité” hori? Hemen duzu azaldurik guk egiten duguna:
Web estrategia
Estrategiek bideak definitzen dituzte epe erdi eta luzera. Estrategia bat egitea lan konplikatua eta ederra da berez, aukeraz betea. Baina estrategiak bereziki interesgarriak suertatzen diren unea gerraren amaieran da, atzera begiratzean eta ibilitako bide guztia ikusten duzunean. Mundua egunero konkistatu behar delako.
Eta nola egiten da bide hori?
- Norbera den eta izan nahi/izan behar duenaren definiziotik hasten gara.
- Helmugara heltzen bete behar ditugun helburuak finkatzen ditugu.
- Bideak marraztu egiten ditugu eta martxan jarriko ditugun ekintzak ezarri.
Informazioaren arkitektura
Diseinu eta programazio faseetan agertzen diren errore eta asko, gaizki planteaturik arkitektura batetik datoz. Ala arkitektura falta batetik. Argi daukagu gure bezeroek inork baino hobeto ezagutzen dutela beraien produktua, baina gaude hain ziur kasu guztietan web gune batean islatzeko modurik onena ezagutzen ote duten. Hor gaude gu lagutzeko prest.
Eta hori zer da?
- Edukiak aztertu eta organigrama batean jartzen ditugu ordenaturik.
- Atalen izenburuak erabakitzen ditugu eta atal bakoitzean joango den edukia.
- Orrialde bakoitzeko informazioa modu egituratu batean jartzen dugu prototipoetan.
Web diseinua
Baina benetako diseinua. Ez folleto bat islatzea. Pero diseño de verdad. Web gunea, bere xede, posizionamentu eta estrategiarekin bat datorren diseinu bat. Hausnarketa batetik jaiotzen den diseinu bat, zergati batzuei erantzuten diena eta eraginkortasuna bilatzen duena erabaki bakoitzean. Proiektu bakoitzari personnalité bat eman nahi diona. Nortasun bat.
Nola gustatzen zaigu lan egitea?
- Bezeroaren material grafiko guztia jasotzen dugu bere nortasunaz jabetzeko.
- Irudiak behar duen kontzeptu eta baliabide grafikoak erabakitzen ditugu.
- Fasetan lan egiten dugu, orokorretik azkeneko xehetasunetara.
Nortasun hori da marka bat bakarra egiten duena. Nortasun hori xurgatu eta islatzea gustatzen zaigu.