Eta azkenean…
La Personnalité, 2009/07/20 @ 11:07 — Non sailkatua: Berrikuntzak
Badugu webgunea. Lotsa handia ematen zigun lagun eta kideen txantxa jasotzea behin eta berriz.
Eta nazkaturik ginen ere gure lanik ezagunena gure Flickr-eko galerian azaldutako argazki “dibetigarri” batzuk izateaz.
Webgune hau goitik behera Wordpress-ekin egina dago (2.8 bertsioan oraingoz) eta hemen behean jartzen ditugun hainbat plugin erabili ditugu. Zergatik Wordpress? Ziurrenik merkatuan egongo da tresna hoberik, baina guretzat aski erraza eta margula da. Gu gustura gaude honekin.
Erabilitako pluginen zerrenda
- Cforms (harreman formulariorako)
- Qtranslate (gure webgunea poliglota delako)
- Ubernyms (akronimoak automatikoki sortzeko)
- Feedlist (Mento eta Last.fm jarioen zerrenda osatzeko)
- FlickrRSS (Flickr-en jarioa jasotzeko)
Iruzkinik ez
↓ Iruzkina idatzi
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. — Aipurako URLa
Iruzkina idatzi